Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 10 02 eztapadantza

Haritz Euskal Dantzari Taldeak Errosario kaleko amaren ezpata dantza irudikatu zuen atzo. Meza Nagusian hartu zuten parte ezpata txikiek, eta meza ostean, prozesioa egin zuten herriko alde zaharrean zehar, Udal Txistulari Taldeak lagunduta. 

500 urteko tradizioa dauka ezpata dantzak, eta Haritz Dantza Taldeak 2009an berreskuratu zuen dantza hau Elgoibarrerako. Ordutik, Errosario Kaleko Amaren Egunaren bueltan irudikatzen dute. Urriaren 7an da Errosarioko Amaren Eguna, eta horren harira, atzo egin zuten ezpata dantza. Meza Nagusian ezpata txikiek hartu zuten parte, eta meza ostean, prozesioa egin zuten herriko alde zaharrean. Eliza aurrean dantzatu zieten lehenik Udal agintariei, eta handik San Bartolome kalean behera jarraitu zuen dantzaldiak. Kultur Etxe aurrean egin zuten geldialdia lehenik, eta ondoren, Errosario kalean, hain justu ere, Ama Birjinaren azpian. Lorez apainduta zegoen Errosario Kaleko Ama, urtero bezala kaleko auzotarrek jartzen dizkietelako lorak bere egunaren bueltan. Handik Kalegoen plazarako bidea hartu zuen prozesioak, eta han amaitu zen dantzaldia. Ohiturari jarraituz, udaletxeko arkupean pastak eta argo goxoa zituzten zain. 

2022 10 02 ezpada dantza errosario haritz BARREN

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza