Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 10 30 egutegia2016 gurutze ariznabarreta atxaElgoibarko Udalaren Euskara Sailak eta Ongarri argazkilari elkarteak jakinarazi dutenez, aukeratu dute datorren urteko egutegiaren gaia.

Hala, Elgoibarko eraikinen fatxadak, leihoak, balkoiak, ateak… irudikatzen dituzten argazkiak izango dira 2017ko egutegia osatuko dutenak. Egutegirako argazkiak lehiaketa bidez aukeratuak izango dira eta oinarriak udazkenean argitaratuko dituzte Udalak eta Ongarrik.

Hala ere, jendeak urte osoan argazkiak ateratzeko aukera izan dezan, argazki lehiaketan parte hartzeko irizpide nagusiak aurreratu dituzte antolatzaileek:

  • Pertsona bakoitzak, gehienez ere, sei argazki aurkeztu ahal izango ditu. 
  • Argazkiak horizontalean ateratakoak izan beharko dute, eta gutxieneko erresoluzioa 300 ppp izango da. 
  • Elgoibarren jaio, bizi, ikasi edo lan egiten dutenek izango dute lehiaketan parte hartzeko aukera, eta gutxieneko adina 16 urtekoa izango da. 
  • Gaia: Elgoibarko eraikinen fatxadak, leihoak, balkoiak, ateak…. 
  • Argazkiak ezinbestean Elgoibarkoak izan beharko dira, eta argazkiarekin batera, kokapenaren berri ere eman beharko da. 
  • Argazkiak aurkezteko azken eguna urriaren 14a izango da.  

Antolatzaileek parte hartzera animatu dituzte herritar guztiak, kamara esku artean hartu eta herriko kale eta auzoetako eraikinak argazkietan jasotzera, alegia.

Lotura duten albisteak:

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza