Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 09 23 rukula sotoko hotsak aita agirren BARRENKultur Etxe atzeko plazan, Udaltzaingoaren aurrean, eman behar zuen kontzertua Rukula taldeak, baina euria hasi duela-eta Aita Agirre eraikineko arkupeetan eman dute Sotoko Hotsak jaialdiari hasiera eman dion kontzertua.

Taldea eta ikusleak primeran egokitu dira arkupe estura eta giro aparta sortu da adin guztietako ikusleen artean, ume eta nerabe askok jarraitu baitute Rukula taldearen kontzertua, eta amaieran eszenatokira ere igo dira hainbat gaztetxo, musikarien ondoan dena ematera. Izan ere, Rukulakoak jotzen ari direla dantza egiten saiatzen dira eta publikoa dantzarazten. Gaurkoan lortu dute.

 

Jon Agirianok (gitarra), Aitor Pagolak (gitarra), Martxel Arkarazok (baxua) eta Koldo Otamendik (bateria) osatzen dute Rukula taldea gaur [Beñat Irazusta ordezkatzera sartu zen Agiriano]. 2015ean sortu zuten taldea, Usurbilen, eta 2016an argitaratu zuten lehen diskoa, taldearen izen bera duena. Sei kantuko diskoa izan zen. Gerora etorri zen, Hazi Beltzak, Rukularen bigarren lana. Andoaingo Garate Studioetan grabatu zuten Martxel Arkarazo soinu teknikari eta taldekidearen aginduetara. Zortzi kantuko lana izan zen bigarren hura. Talde instrumentala da Rukula. "Hitzik erabili gabe ere, musikarekin eta jarrerarekin, berdin-berdin transmititu daitekeela sinetsita gaude". Rock instrumentala egiten dute oinarrian, baina ohiko erritmoez gain, erritmo tribalak eta dantzagarriak ere jotzen dituzte.
 • Elle Belga, sotoan
Elle Belga taldeak emango du Sinuöse kultur elkartekoek antolatutako jaialdiko bigarren kontzertua, ohiko lekuan baina, sotoan, 23:00etatik aurrera.
Fany Alvarezek eta Jose Luis Garciak (Xixongo musika eszenan ezagunak ziren Manta Ray eta Viva las Vegas taldeetako gitarra jole eta ahotsa izandakoa) bikoak osatzen du Elle Belga. 2009an. urtean argitaratu zuten euren lehen lana: 1971, eta geroztik beste hiru argitaratu dituzte: Refugio (2013), Euforia (2016) eta Simetria (2019), azken hori 2020an. Intimitatetik sortzen dute eta ukitu anglosaxoia nabarmena da haien emarian. Lurrari eta herri kantei oso lotutako proiektua da haiena. "Abesti zirragarriak, sakonak eta bareak" sortzen dituzte, kritikaren arabera, eta inguru gertuenarekin eta sentimendu unibertsalarekin lotzen dute entzulea Elle Belgaren melodia eta hitzek. Amoranterekin oholtza partekatutakoa da Elle Belga, eta haren herrian jotzea ohore bat dela zabaldu du taldeak Facebookeko bere orrialdean.

Bihar, berriz, Mendaroko Garagartza auzoa hartuko du musikak, rockak.

Maraca Diablo etxeko taldearekin batera, musika eszenan ezagunak diren beste lau taldek kontzertuak emango dituzte. Musika jaialdiari, baina, 'Kontukontzertua' ikuskizunarekin emango diote hasiera, 17:30ean, musika eskolako terrazan (euria egingo balu, San Agustin kulturgunera aldatuko lukete lekuz).

informazio osoa BARREN aldizkariaren 1257. zenbakian -PDF-

2022 09 23 rukula sotoko hotsak aita agirren 2 BARREN

2022 09 23 rukula sotoko hotsak aita agirren 1 BARREN

2022 09 23 rukula sotoko hotsak aita agirren zalegazteegaz BARREN

2022 09 26 sotoko hotsak elle belga sinuose

∞Lotura duten albisteak:

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza