Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 09 22 Joxe Azurmendi biba hasier elgoibarko izarraHasier Etxeberria zenaren oroimenez 'Biba Hasier!' ekimena antolatu du Elgoibarko Izarrak, Elgoibarko Udalaren laguntzarekin, eta horren barruan, 'Joxe Azurmendi: Herria, hizkuntza, kultura' izenburua duen solasaldia antolatu dute eguaztenerako.

Joxe Azurmendi antropologo eta filosofoaren obra eta pentsamendua oinarri hartuta, Haritz Azurmendiren eta Lorea Agirreren arteko elkarrizketa izango da. Haritz Azurmendi Arrue, filosofoa eta Joxe Azurmendiren gaineko doktore tesiaren egilea da. Lorea Agirre Dorronsoro, berriz, Jakin aldizkariko zuzendaria.

Joxe Azurmendi filosofoa Euskal Herriko saiakeragile oparoenetakoa da, oparoena ez bada. Dena egiteke eta herri bat birpentsatzeke zegoen garaian hasi zen Azurmendi idatziak plazaratzen eta horretan dihardu gaur egun ere. Filosofiaren auzi eta ertz unibertsal ugari landu ditu, beti antidogmatiko eta kritiko, eta beti eraikitzaile. Baina bere ezaugarri garrantzitsuena filosofia guretik landu izana da, hau da, gaur egungo munduan euskaldun izatearen kondiziotik pentsatu izana mundua.

  • Aita Agirre kulturguneko areto nagusian izango da solasaldia, irailaren 28an, eguaztena, 19:00etan hasita.

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza