Buruhandi, erraldoi eta zezenzikleten kalejira, zapatu goizean

Barren.eus 2022ko ira. 22a, 12:15

Buruhandi, erraldoi eta zezenzikleten kalejira dago iragarrita zapaturako, irailaren 24rako, Elgoibarren. Pandemia dela-eta irten gabe gelditu ziren egunen ordainetan irtengo da kalera Elgoibarko Erraldoi, Buruhandi eta Zezenzikleten konpartsa (Erbuze).

Hori bai, ohi duten moduan arratsaldez irten beharrean goiz partean egingo dute kalejira, 12:30ean abiatuko dira, ohi legez Kalebarren plazatik, eta herrian gora eta behera ibiliko dira. Lekueder erraldoirik gabeko gunea izango da.

2022 09 22 Buruhandia elgoibar erosarion BARREN

∞Lotura duten albisteak: