Mimoz prestatu zuten jaialdia, badagoelako gogo bat euskal dantzei duten balioa ematekoa eta garai batean Mendaron izan zuten indarra itzultzekoa. Gogo horregatik berezia izan zen domekako dantza saioa, eta baita ere, 1992an Rogelia Horrillok jositako arropekin irten zirelako jendaurrean dantza egitera. Ordubete inguruko saioa egin zuten eta bukaeran, Amaia Aguriagoikoa eta Imanol Arantzamendi dantza-irakasleak, Leonor Barreras taldeko dantzari beteranoena eta Rogelia Horrillo jostuna omendu zituzten. Horrilloren partez haren alaba Nuria Guerolak jaso zuen lore-sorta.
- BARREN aldizkariaren 1252. zenbakian irakur dezakezue Mendaroko euskal dantzei buruzko erreportajea: 'Hauspoa euskal dantzei' (PDF)
∞Lotura duten albisteak:
- Santana bete-beteak izan dira (2022-07-28)