Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 07 29 eduki babestua bergara Lorategia1Errepidetik Bergarara gerturatzean ez duzu barruan ikusiko duzuna iradokitzen dizunik topatuko, opariari bilgarria kentzen diozunean besteko ezustea jasoko duzu herri barrura sartzearekin batera, liluratzeraino.

Historia handiko herria da Bergara, eta hori erakusten duten eraikin eta monumentu asko daude herrigunean bertan. Interes handiko ondare artistiko eta monumentala da. Baina ez hori bakarrik, herri bat ez baitute soilik eraikinek osatzen, pertsonek egiten dute herria. Izana ondo errotuta duten herritarrak, haienaz harro, bisitariak hartzeko besoak zabal izango dituzu bergararrak.

Herri barruko ibilbidean, kalez kale, eraikin eta lorategi historikoen artean, zientzia eta berrikuntza biltzen dituen Laboratorium Museoa aurkituko duzu, hori ere XIX. mendeko lorategi eta jauregi eder batean. Bergaran izan genuen euskal ilustrazioaren eragile nagusietako bat.

2022 07 29 eduki babestua bergara jauregia

Laboratorium Museoa gizarte museo bat da. Ondarea bildu, zaindu, ikertu eta ezagutarazten du, gizartearen gozamenerako. Garapen eragile izatea du helburu, jasangarritasuna eta berrikuntza oinarri izanik. Museoa irisgarriagoa egiteko helburuarekin, 2021. urte amaieran erakusketa iraunkorra gorrentzat egokitu zuen. Hori egin duen Euskal Herriko lehen museoa izan da.

Askotariko bisita gidatuak ere eskaintzen ditu Turismo bulegoak. Informazioa www.bergaraturismo.eus webgunean.

2022 07 29 eduki babestua bergara Laboratorium irudia

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza