Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 07 22 consuelo carrere haizea literatura2008an jarri zuen martxan Haizea Emakume Taldeak literatur tailerra, emakumeei literaturaz gozatzeko eta ahalduntzerako tarte bat eskaintzeko, eta dagoeneko 100. liburua lantzera iritsi dira. 100 liburu, estilo desberdinetakoak, baina guztiak "literatura onekoak", saioa gidatzen duen Consuelo Carrereri esker (Zarautz, 1941). 14 urte pasatu dira sorreratik, eta txikian hasi zena handi bihurtu da epe horretan: taldea sendotu eta handitu egin da, eta gaur egun gizonezkoek ere hartzen dute parte.

Haizeatik eskerrak eman dizkiote Consuelori, borondatez hainbeste urtean egiten ari den lanagatik, eta baita liburutegiko arduradunei ere, literatur tailerra aurrera eramateko erraztasun eta laguntza emateagatik.

 • Nondik datorkizu literaturarako zaletasuna?
Aitarengandik datorkit. Nire aitak sekulako liburutegia zeukan etxean, eta izugarri gustatzen zitzaion irakurtzea. Asko irakurtzen zuen, eta bere ilusioa zen nik ere irakurtzea, irakurtzeko zaletasuna piztu nahi zuen nigan. Alaba bakarra izan naiz, eta opari asko egiten zizkidaten, ia beti liburuak. Ume-umetatik eduki ditut nire ipuinak, baina horrez gain, aitaren liburutegitik liburuak hartu eta irakurri egiten nituen. Garai hartan ez zen ohikoena, baina gure etxean liburu asko egon dira. Ume-umetatik piztu zitzaidan irakurtzeko zaletasuna. Gero Hizkuntza eta Literatura irakaslea izan nintzen, eta liburu artean jarraitu nuen. Gaur egun ere asko irakurtzen dut; denetarik irakurtzea gustatzen zait, baina beti literatura ona.

 • 2008an hasi zinen Haizea Emakume Taldearen literatura tailerra gidatzen. Nola iritsi zinen Elgoibarrera?
Haizeako kide bat ezagutzen nuen, Begoña Artetxe, eta hark deitu zidan zer asmo zuten kontatzeko. Literatur tailerra martxan jarri nahi zutela eta ea lagunduko nien galdetu zidan. Hasieran kezka puntu bat izan nuen, sekula horrelakorik ez nuelako aurrez egin, baina baietz esan nion, eta horrela hasi nintzen. Hau izan da gidatu dudan literatur tailer bakarra, eta ez dut besterik gidatuko.

 • Zein da literatur tailer baten funtzionatzeko modua?
Ez neukanez bestelako esperientziarik, denon artean erabaki genuen gure funtzionamendua. Behin joan nintzen Zarautzen literatur tailer batera ideiak hartzeko, baina oso desberdina zen, eta guk gure moduari eutsi genion. Tailer honen helburua emakumeak literaturara erakartzea izan da, eta Haizeak erraztasunak eman nahi izan dizkie emakume guztiei. Hilero liburu bat lantzen dugu, batzuetan nik proposatzen ditut, beste batzuetan taldekideek, eta erabakia denon artean hartzen dugu. Alde horretatik oso garrantzitsua izan da Udal Liburutegiak eman digun laguntza, Mirenek [Arozena] eta Maria Eugeniak [Gonzalez] beste liburutegietatik lortzen dizkigutelako liburuen kopiak. 17 lagun gaude orain taldean, eta 17 kopia izaten ditugu, bakoitzak bere liburua izan dezan, eta hori eskertzekoa da. Aukeratu genuen lehenengo liburua Rebelión en la granja izan zen. Liburu erraza da, eta kritikarako aukera handia ematen du. Aurrez irakurrita eduki arren, beti bi aldiz irakurtzen dut liburua, tertuliarako ondo prestatzeko, eta apunteak hartzen ditut, gero tailerrean komentatzeko: autorea, pertsonaiak, narrazioa... Liburuaren testuinguru historikoa ere jasotzen dut, oso garrantzitsua izaten delako hori ondo ulertzea. Gustatu egiten zait eta gozatu egiten dut. Ahal dudan zuku gehien ateratzen saiatzen naiz eta partaideek gustura hartzen dute informazio hori.[Arozena] eta Maria Eugeniak [Gonzalez] beste liburutegietatik lortzen dizkigutelako liburuen kopiak. 17 lagun gaude orain taldean, eta 17 kopia izaten ditugu, bakoitzak bere liburua izan dezan, eta hori eskertzekoa da. Aukeratu genuen lehenengo liburua Rebelión en la granja izan zen. Liburu erraza da, eta kritikarako aukera handia ematen du. Aurrez irakurrita eduki arren, beti bi aldiz irakurtzen dut liburua, tertuliarako ondo prestatzeko, eta apunteak hartzen ditut, gero tailerrean komentatzeko: autorea, pertsonaiak, narrazioa... Liburuaren testuinguru historikoa ere jasotzen dut, oso garrantzitsua izaten delako hori ondo ulertzea. Gustatu egiten zait eta gozatu egiten dut. Ahal dudan zuku gehien ateratzen saiatzen naiz eta partaideek gustura hartzen dute informazio hori.

 

2022 07 22 Haizea literatur tailerra borobilean

 • Tertuliarako 100 izenburu
2008ko azaroan jarri zuen martxan Haizea Emakume Taldeak Literatura Tailerra. Consuelo Carrere zarauztarra dute lagun eta gidari saio horietan: "Musutruk etortzen da, hutsik egin gabe, eta bere onena ematen digu", esan dute Haizeako kideek esker onez. Emakumeak irakurtzera animatzeko eta haien artean iritziak emateko gune bezala jaio zen literatura tailerra, oso modu xumean, denentzako eskuragarri izan zedin, eta horretan Udal Liburutegiaren papera nabarmendu dute Haizeatik. Udal Liburutegiko Miren Arozenari eta Maria Eugenia Gonzalezi ere eskerrak eman dizkiete, hainbeste urtetan emandako laguntzagatik. "Beste literatura tailer batzuk liburua erostera bideratuta daude, baina guk ez genuen hori nahi, denentzako eskuragarri izatea nahi genuen, eta liburutegiko Mirenek eta Maria Eugeniak taldekide bakoitzarentzako
liburuak eskuratu izan dizkigute. Beraien inplikazioa ezinbestekoa izan da tailerrak aurrera jarraitzeko".
Ehun liburu, ehun istorio, ehun tertulia... Ondo janzteko armairua ondo beteta eduki behar dela esaten da, eta ondo irakurtzeko liburu onak behar direla. Haizeako arduradunek esan dute bizitzarako armairua
bete dutela tailer honi esker, eta emakume askori euren mundu txikitik irteteko aukera eman diela. Parte hartu nahi duenak, emakume zein gizon, liburutegian bertan eman dezake izena.

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza