Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 07 22 folklore jaialdia elgoibar georgia BARRENElgoibarko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren 35. ekitaldia hartu zuen Maalako parkeak bariku gauean.

Jaialdia ikusteko prestatu zituzten harmailak eta eszenatoki inguruko eserlekuak jendez gainezka egon ziren eta lagun askok tente ere ikusi zuten jaialdia.

Haritz Euskal Dantzari Taldeko kideak izan ziren oholtzara irteten aurrenekoak, eta Erronkari bailarako Ttun-ttuna dantzatu zuten. Ondoren, University Flying Georgians konpainiako kideek Georgiako musika eta dantzen erakustaldia eman zuten. Europa eta Asia artean dagoen Georgiako folkloretik Afrika mendebaldekora egin zuen jauzi jaialdiak Guinea Bissauko Netos de Bandim taldeko kideak oholtzara igo zirenean. Haritz dantza taldekoen emanaldia itxi zuen jaildia. Kortesko dantzak egin zituzten oholtzara irten ziren bigarren aldian, Nafarroako Korteseko herrian Mikel Deuna egunean dantzatzen dira makil-dantzak, hain zuzen ere.
Urtero lagun bat omentzen dute Haritzekoek jaialdiaren amaieran, eta Jon Lizarralde izan zen aurtengo omendua. Bera da Elgoibarko Nazioarteko Folklore Jaialdia egin den 35 aldietan dantza egin duen dantzari bakarra. Aitortza jasotzerakoan orain gutxi zendu zaion aita izan zuen gogoan dantzari eta dantza irakasleak.

2022 07 22 folklore jaialdia elgoibar jon lizarralde omenaldia

2022 07 22 folklore jaialdia elgoibar haritz edt barren

2022 07 22 folklore jaialdia elgoibar guinea bissau BARREN

2022 07 22 folklore jaialdia elgoibar georgia 1 BARREN

2022 07 22 folklore jaialdia elgoibar guinea bissau 1 BARREN

 

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza