Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 01 15 amorantekartelaEtxeko musikari baten kontzertuarekin, Jon Gurrutxagarenarekin, amaitu zuen urtea Sinuosek, eta antolatu duten urteko lehen kontzertuan ere musikari elgoibartar bat izango da protagonista. Amorante Iban Urizar musikari elgoibartarraren bakarkako proiektua da eta zuzenekoa eskainiko du barixaku honetan (urtarrilak 16), Kultur Etxeko sotoan.

 

 

Aspaldiko kopla, flamenkoa, afrikako musika eta orokorrean tradizio anitzeko musika jorratzen du Amorantek, eta folkaren ildotik abiatuta, esperimentaziorako tartea ere uzten du. Erraietatik ateratzen duena kantu bihurtzen saiatzen da  Iban Urizar. Gitarra, ahotsa, beatbox pixkat eta tronpetaren laguntzaz lantzen du bere kantutegia, tarteka beste talde batzuen kanten bertsioak eginez. 23:00etan hasiko da herritarren aurrean Kultur Etxeko sotoan eskainiko duen emanaldia. Sarrerak hiru euroan salduko dituzte.

Amorantek joan den abenduaren 7an, Oreretako Niessen aretoan eskaini zuen kontzertuko abesti bat, Oiloarena, entzun dezakezue honako bideoan:

 

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza