Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 06 04 margo lehiaketa sarituak

Egur Arte Tailerrak antolatuta, aire libreko margo lehiaketa egin zuten zapatuan Elgoibarren, Trinitate Jaietako egitarauaren barruan. Goizean goizetik, herriko txoko desberdinetan jarri ziren margolariak, bakoitza bere margolana egiten, eta 14:30 aldera banatu zituzten sariak.

Elgoibarko aire libreko IX. margo lehiaketak baditu irabazleak. Joan zen zapatuan batu ziren euskal herrietako margolariak Elgoibarren, eta bakoitzak bere txoko gustukoena marraztu zuen. Lehenengo saria Lesakako Javier Igoak irabazi zuen, eta bigarren eta hirugarren sariak Bergara aldera joan ziren: Ricardo Azkargorta eta Juan Jose Altunak jaso zituzten, hurrenez hurren. Elgoibartarren artean, Alvaro Espigaren lana saritu zuten. 

Partaideen lan guztiak ikusgai jarri dituzte Kultur Etxeko erakusketa gelan, ekainaren 10era arte, Egur arte tailerreko ikasleen lanekin batera. 18:30etik 20:30era bitartean bisitatu daiteke erakusketa. 

2022 06 04 margo lehiaketa1

2022 06 04 margo lehiaketa2

2022 06 04 margo lehiaketa3

2022 06 04 margo lehiaketa4

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza