Aire libreko margo lehiaketarekin hasiko dituzte Trinitate Jaietako ekintzak

Barren.eus 2022ko eka. 3a, 12:16

Bi urteko etenaren ostean, bueltan dira Trinitate Jaiak. Festa nagusia ekainaren 11-12ko asteburuan izango bada ere, zapatu honetan, ekainaren 4an, hasiko dituzte ekintzak, Egur Arte Eskolak antolatutako aire libreko margo lehiaketarekin.

Kaleko margo lehiaketan 18 urtetik gorako edonork hartu dezake parte. 9:00etatik 10:00etara eraman beharko dituzte euskarriak elizako arkupeetara zigilua jartzeko, eta 13:00etatik 14:00ra bitartean aurkeztu beharko dira lanak. 14:30ean egingo dute sari banaketa, elizako arkupeetan.

Hurrengo asteburuan, berriz, barikutik hasiko dira 2022ko Trinitate jaietarako prestatu dituzten ekitaldiak.

2022 06 03 kaleko margo lehiaketa elgoibar 2019 BARREN 1

2022 06 03 kaleko margo lehiaketa elgoibar 2019 BARREN 2

∞Lotura duten albisteak: