BIDEOA: Erraldoien Topaketa Elgoibarren

Barren.eus 2022ko mai. 31a, 19:04

Herriko kaleak musikariz eta erraldoiz bete zituen zapatuan Elgoibarren egin duten estreinako Erraldoien Topaketak, eta egunak emandako hainbat irudi argazkietan eta bideoan jaso ditu BARRENek.

Bergarako, Bilboko, Txantreako eta Elgoibarko erraldoien konpartsek euren erraldoien erakusketa egin zuten goizean Kalegoen plazan, eta arratsaldean kalejiran ibili ziren. Mauxitxa txarangaren eta dultzaineroen doinuek girotuta zeharkatu zituzten herriko kaleak, bi ordu eta erdiko iraupena izan zuen kalejiran.

 

∞Lotura duten albisteak: