Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 05 29 erraldoien topakrta elgoibar maalan BARRENJendetza batu zuen kaleetan Elgoibarren egin duten estreinako Erraldoien Topaketak.

Goizean kale giro handia egon bazen are handiagoa izan zen arratsaldean. Izan ere, plazan erakusgai izan ziren 30 bat erraloiek bizia hartu zuten arratsaldean. Kalegoen plaza jendez gainezka zela ekin zioten kalejirari Bergarako, Bilboko, Txantreako eta Elgoibarko erraldoien konpartsek, 17:30ean. Mauxitxa txarangaren eta dultzaineroen doinuek girotuta zeharkatu zituzten herriko kaleak, bi ordu eta erdiko iraupena izan zuen kalejiran. Bergarako 'Guti' eta 'Felixin' erraldoi txiki bihiurriek ere hartu zuten parte kalejiran, eta baita hezur-haragizkoek ere, Luis Mari Gutierrez 'Guti'-k eta Felix Iñiguez de Heredia 'Felixin' bergararrek. Hainbat geldialdi eta dantza egin zituzten ibilbidean, eta herriko buruhandien aurrean antxitxika eginez gozatu zuten gaztetxoenek.

Hasi zuten lekuan amaitu zuten kalejira, Kalegoen plazan, 20:00ak jota zirela. Ibilbide guztian moduan plazan ere jendetza handia batu zen. Plaza aldenik alden hartzen zuten erraldoiek elkarrekin dantzatu zituzten bizpahiru pieza, eta Erraldoien Topaketari amaiera emateko Polonesa' abestia jo zuten musikariek, eta dantzan egin erraldoiek. Iruñeko erraldoi eta buruhandien abesti ezagunenetako baten bertsioa da 'Polonesa', oro har atseden hartzera joan baino lehenago jai eguna bukatzeko erraldoiek dantzatu ohi dutena. Eta halaxe egin zuten Elgoibarren ere.

 

2022 05 29 erraldoien topakrta elgoibar kalegoen panoramikoa BARREN

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza