Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 05 28 erraldoien topaketa elgoibar kalegoen goiza BARRENEguraldi eguzkitsua lagun, festa giro handia egon da goizean Elgoibarko kaleetan.

Erraldoien Topaketan parte hartzera etorri diren erraldoiak Kalegoen plazan erakusgai egon dira eguerditik aurrera, eta makina bat ume hurbildu zaizkie gertutik ikustera. Arratsaldean hartuko dute bizia. Bien bitartean, herriko kaleetan gora eta behera ibili dira Mauxitxa txaranga eta dultzaineroak. Eta festa borobiltzeko azken zapatuko feria egon da Kalebarren plazan, aspaldiko partez txosna eta guzti gainera. Hala, jai giroa izan da nagusi herriko kaleetan.

Arratsaldean, 17:30etik aurrera, kalejiran ibiliko dira Elgoibar, Bergara, Txantrea eta Bilboko erraldoien konpartsak. Elgoibarko erraldoiak Mauxitxa txarangarekin joango dira konpartsa erraldoiaren aurrean, dultzaineroak Bergarako konpartsarekin eta Bilboko eta Txantreako konpartsek beraien musikariak eramango dituzte.

ARGAZKI-BILDUMA: Erraldoien Topaketa Elgoibarren

2022 05 28 erraldoien topaketa elgoibar mauxita dultzaineroegaz goiza BARREN

2022 05 28 feria txosna atabal

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza