Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 05 26 arno mendaro elkarrizketak 1Garai bateko eskola kontuak, jolasak eta kantuak ekarri nahi ditu gogora Arno Guraso Elkarteak, eta horretarako 40 bat mendaroar elkarrizketatzeko asmoa dute.

Herrigintza, belaunaldiartekotasuna, transmisioa, ahozkotasuna eta euskara. Bost ardatz horien bueltan, Mendaroko ondare bizia jasotzeko proiektua abiatu zuen iazko neguan Arno Guraso Elkarteak. Eguberrien bueltan zetozkien oroitzapenez galdetu zieten 24 laguni orduko hartan, eta abenduan, egunez egun, grabazio horietako txatal bana eman zuten.

Orain, egitasmo hari heldu diote berriro, baina gaia aldatuta. Garai bateko eskola kontuak eta jolasak ekarri nahi dituzte gogora, eta hasita daude mendaroarrei galdezka. Arnotik jakinarazi dutenez, 40 bat lagun elkarrizketatu nahi dituzte. Grabazio lanetan Jairo Berbel argazkilari eta bideogile elgoibartarra ari da eta hari agindu dizkiote edizio-lanak ere. Arno Guraso Elkartetik eskerrak eman dizkiete proiektuan beren onena ematen ari diren herritarrei. "Izan direlako gara eta garelako izango dira eta bide horretan gure alea jarri nahi izan dugu, baina herritarren laguntzarik gabe ezingo genuke egin. Horregatik biziki eskertzen dugu mendaroarrek proiektu honetarako agertu duten prestutasuna", zehaztu dute.

2022 05 26 arno mendaro elkarrizketak

2022 05 26 arno mendaro elkarrizketak3

 

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza