Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 01 15 santaeskea20141994an berreskuratu zuen Elgoibarko Izarrak Santa Ageda bezperan baserriz baserri kantuan eta eskean irteteko ohitura, eta usadio zaharrari huts egin zioten lehen urtea izan zen iazkoa. Elurra mara-mara egin zuen eta ez irtetea erabaki zuten. Ondo bidean, eguraldiak laguntzen badu, otsailaren 4an irtengo dira aurten. 

Koruetan parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 29erako eman beharko dute izena, 943 741 626 (Imanol) telefonora deituta edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita. Eta baita Elgoibarko Izarrak Ubitarte 4an daukan lokalera joanda ere. 

Elgoibarko Izarrak antolatutako santa eskean parte hartzen duten lagunak otsailaren 4an, 14:30ean, elkartuko dira Kalegoen plazan, eta bi taldetan banatuta, Elgoibarko baserri-auzoetan jardungo dute kopla kantari, 22:00ak aldera arte. Ondoren, Aiastiako elkartean afalduko dute. 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza