Hainbat film ezagunetako pasarteetan oinarritutako musikala taularatuko du Taupadak, Herriko Antzokian

Barren.eus 2022ko mai. 24a, 18:06

Taupada antzerki taldeak Zinemakopa antzerkia taularatuko du barikuan, maiatzak 27, Elgoibarko Herriko Antzokian. Antzerki taldetik azaldu dute iazkoaren haritik datorrela lan hau ere, baina erabat obra berria dela, aurrez ikusi gabekoa.

Hainbat film ezagunetako pasarteetan oinarritutako musikala prestatu dute Taupada antzerki taldekoek, Edurne Lasaren zuzendaritzapean. Jose Mari LarraƱagak teknikari lanak egingo ditu eta aktoreak hauek izango dira: Ibai Leon, Oihane Gartzia, Aitor Guisasola, Nagore Cid, Sara Iriondo, Dani Zelaia, David Rodriguez, Jon Iraola, Maixux Otaegi, Ruben Markina, Sohelen Vargas eta Gorka Luna.

Taupadakoek Deban ere emango dute Zinemakoparen emanaldi bat asteburu berean, domekan, hain justu ere, 19:30etik aurrera Aldats kiroldegian.

Emanaldak 75 minutuko iraupena izango du, eta publiko helduari dago zuzendua. 20:30ean hasiko da. Sarrerak salgai daude www.herrikoantzokia.eus webgunean, baina Herriko Antzokiko lehiatilan ere erosi ahal izango dira.

Ikus hemen Taupadakoek Zinemakopa iragartzeko prestatu duten aurrerapen-bideoa

2022 05 25 taupada zinemakopa manu sanchez 1