Elgoibarko herritarren erretratuak kolore eta argiekin eginak

Barren.eus 2016ko urt. 16a, 11:09

Anna Nosowicz artista poloniarrak Elgoibarko Herri Eskolako ikasleekin garatu du Poloniako argiak proiektua eta emaitza Kalegoen plazako arkupeetan ikusi ahal izango da urtarrilaren 15etik 22ra bitartean. Barixaku iluntzean piztu zituzten argiak.

Plastikoa birziklatuz koloretako argi-kutxak egin dituzte Herri Eskolako ikasleek. Herriko pertsonen erretratu abstraktuak egin dituzte eta guztiak batuz herria bera islatu dute. Kalegoenen, beraz, Elgoibarko herritarren erretratuak kolore eta argiekin eginak egongo dira. Argi horiek islatuko dute nola ikusten dituzten eskolako umeek herria eta herritarrak.
Donostia Europako Kultur Hiriburu izango da 2016an eta horren baitako proiektu bat da Poloniako argiak izenekoa.

2016 01 15 poloniako argiak inaugurazioa

2016 01 15 poloniako argiak inaugurazioa4

2016 01 15 poloniako argiak inaugurazioa5

2016 01 15 poloniako argiak inaugurazioa6

2016 01 15 poloniako argiak inaugurazioa7

2016 01 15 poloniako argiak inaugurazioa8