Anfibioak ikusteko eta ezagutzeko irteera antolatu dute

Barren.eus 2022ko mai. 18a, 14:25

Anfibioak ikustera joateko irteera antolatu du Morkaiko Mendizale Elkarteak maiatzaren 27rako. Gauez egingo dute, eta Ander Izagirre elgoibartarra izango dute gidari, Aranzadi Zientzia Elkarteko kide dena.

Duela urte batzuk hasitako ekimena berreskuratu du Morkaiko mendi taldeak. Elgoibar eta inguruotako natura ezagutarazteko egitasmoaren barruan, anfibioak ikustera joateko irteera antolatu dute. Gauez egingo dute irteera, ilundutakoan anfibio gehiago eta errazago ikusteko aukera dagoela eta. Ander Izagirrek egingo ditu gidari lanak. Narrasti eta anfibio zalea eta aditua izateaz gainera, Izagirre Aranzadi Zientzia Elkarteko herpetologia saileko bazkide aktiboa ere bada. (ikus Naturzalia bere webgunean) 

IMHko aparkalekutik abiatuko dira, maiatzaren 27an, barikua, 20:00etan.
Antolatzaileek jakinarazi dute ez direla urrutira joango, baina aparkalekuan batuko direla ahal den auto gutxien mugitzeko. Bakoitzak bere argia eramatea komeni dela zehaztu dute. Afaria ere norberak eraman beharko du aldean nahi izanez gero, eta irteerarako izena eman beharko da morkaiko@morkaiko.eus helbidera idatzita edota 636 994 798 telefono zenbakira deituta.

2022 05 18 Anfibioak kartela2022 2 morkaiko

∞Lotura duten albsteak: