Taupadaren 'Zinemakopa' ikuskizunerako sarrerak salgai daude

Barren.eus 2022ko mai. 13a, 11:19

Taupadak Zinemakopa antzezlana taularatuko du maiatzaren 27an Herriko Antzokian, eta dagoeneko sarrerak salgai daude.

Hainbat film ezagunetako pasarteetan oinarritutako musikala prestatu dute Taupada antzerki taldekoek, Edurne Lasaren zuzendaritzapean. Jose Mari LarraƱagak teknikari lanak egingo ditu eta aktoreak hauek izango dira: Ibai Leon, Oihane Gartzia, Aitor Guisasola, Nagore Cid, Sara Iriondo, Dani Zelaia, David Rodriguez, Jon Iraola, Maixux Otaegi, Ruben Markina, Sohelen Vargas eta Gorka Luna. Emanaldak 75 minutuko iraupena izango du, eta publiko helduari dago zuzendua.

Taupadak maiatzaren 27an taularatuko du Zinemakopa lan berria Elgoibarko Herriko Antzokian (20:30), eta dagoeneko sarrerak salgai daude herrikoantzokia.eus webgunean.