'Bota Literak!' idazle gazteen kluba aurkeztu dute

Barren.eus 2022ko mai. 12a, 12:08

Idazteko zaletasuna sustatzeko asmoarekin 'Bota literak!' izeneko idazle gazteen taldea sortu dute aurten, 12tik 15 urtera bitarteko neska-mutilez osatua.

Atzo egin zuten idazlan lehiaketaren sari banaketa baliatu zuten taldea jendaurrean aurkezteko eta egiten dutenaren berri emateko. Bi astean behin elkartzen dira Aita Agirren, idatziz eta irakurriz elkarrekin gozatzeko. "Helburua idaztea da, idazten ikastea, idatzitakoa partekatzea, ozen irakurtzea, idazten dituzten gauzei buruz hausnartzea eta, batez ere, elkar ezagutu eta jolasen bidez idaztea, ondo pasatzea", adierazi dute. Horretarako, hainbat baliabide erabiltzen dituzte, objektuak, musika, ikus entzunezkoak, e.a.

Datorren ikasturtera begira ere jarraitu nahi dute, eta interesa duen oro animatu nahi dute taldean parte hartzera. Interesa duenak euskara@elgoibar.eus helbidera idatzi behar du.

2022 05 11 idazlan lehiaketa elgoibar v saribanaketa 1