Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 05 07 cynthia pazmino tailerra museoanCynthia Pazmiño de la Arada jantzigintzako diseinatzaile eta ehungintza artista elgoibartarrak tindagai naturalei buruzko tailerraren lehen saioa eman zuen, joan den zapatuan, Makina Erremintaren Museoan.

Museotik jakitera eman dutenez, hamazazpi lagun elkartu ziren eta gauza asko ikasteko aukera izan zuten Cynthia Pazmiño de la Aradak emandako azalpenekin eta erakutsitakoarekin. "Cynthiak bere kabuz ikertu eta esperimentatutako haibat froga erakutsi zizkigun, naturak ehungintzari ematen dion eskaintza jasangarria ezagutarazteko. Tindagaiak, koloreak, zuntzak, materialeak... askotariko gauzak irakatsi zizkigun. Ikerketa lan handia egin du, lan ordu asko daude pilatu duen jakintza guzti horren atzean. Zorionak ematea besterik ez zaigu gelditzen", adierazi dute. Eta gogora ekarri dute bigarren saio bat emango duela ekainaren 4an. Saio horretan indigo eta shibori tekniken erakustaldi praktikoa egingo du. "Urdinez tindatzen duen tindagai honen berezitasunak eta honekin batera hain erabilia izan den shibori teknika japoniarra aurkeztuko dut bigarren saio horretan. Gainera, Indigo errezeta bat egin eta bi teknikak praktikan jartzeko aukera ere izango dugu", azaldu du diseinatzaileak berak bigarren saioaz.

 • Artista gazteentzako espazioa
Museoko arduradun Bea Ansolak museoko espazioa beraien lana ezagutzera emateko irekia dagoela jakinarazi nahi die artista gazteei. "Gazteen artean ekintzailetasuna sustatu eta ahal denean beraien lana bistaratzen eta ezagutarazten lagundu nahi diegu. Horregatik esan nahi diet Elgoibar zein Mendaroko gazteei zabalik dituztela Museoko ateak, eta aukera hau aprobetxatzera animatu nahi ditut". Museoarekin haremanetan jartzeko Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi daiteke edo 943 748 456 telefono zenbakira deitu.

2022 05 07 cynthia pazmino tailerra museoan atz

2022 05 07 cynthia pazmino tailerra museoan b2

2022 05 07 cynthia pazmino tailerra museoan b1

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza