Zabalik dago Elgoibarko eta Mendaroko musika eskoletan izena emateko epea

Barren.eus 2022ko mai. 6a, 09:43

Maiatzaren 2an zabaldu zuten matrikulazio aldia bi musika eskoletan. Mendaron maiatzaren 15a arteko epea egongo da izena emateko, eta Elgoibarkoan, hil amaiera artekoa.

Mendaron maiatzaren 15a bukatuko da Ameikutz musika eskolan izena emateko epea, eta aurten ikasle izan direnek lehentasuna izango dute. Izena emateko, matrikula-orria bete behar da, eta orri hori eskuratzeko edo informazio gehiago eskuratzeko musika eskolara deitu edo idatzi behar da: ameikutz@gmail.com helbidera idatzi daiteke edo ondorengo bi telefono zenbaki hauetako batera deitu: 943 254 275 / 619 306 493.

Elgoibarren, maiatzaren 31ra arteko epea dago izena emateko. Aurten ikasle izan direnen matrikulazioa automatikoki egingo dute, aurten izena emanda egon den ikasgai guztietan. Hau da, ikasle batek ikasgai desberdinak egiten baditu, Tronpeta, Musika Hizkuntza eta Euskal Dantza adibidez, datorren urterako ere hiru ikasgaietarako hartuko da. Datorren ikasturtera begira aldaketaren bat egin nahi duenak, berriz, abisua eman beharko du: emailez (elgoibarmusika@elgoibarmusika.eus), telefonoz (943 742 145 / 628 929 055) edota idazkaritzara gerturatuta edo irakasleari esanda. Kasu bereziak ere badaude, hala ere. LH2 bukatzen ari diren ikasleek, esate baterako, instrumentua aukeratu behar dute datorren ikasturterako, eta kasu horietan musika eskolakoak jarriko dira gurasoekin hartuemanetan.
Estreinakoz musika eskolan izena eman nahi duenak idazkaritzara jo beharko du 15:00etatik 21:00ak bitartean, matrikulazio orria betetzera. Nolanahi ere, emailez edo telefonoz ere egin daitezke galderak.