Orotara 27 dantzari aritu ziren dantzan Oiartzungo udaletxeko pleno aretoan. Amasa-Villabona, Andoain, Lasarte, Legazpi, Lezo, Lizartza, Pasai Donibane, Zizurkil, eta nola ez, Elgoibarko dantzariek hartu zuten parte. Uxue Cabrera, Duna Santos eta Unax Ansola izan ziren Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolako ordezkariak; eta, lehen sailean lehiatu ziren (2009, 2010 eta 2011 urteetan jaiotakoak). "Oso ondo dantzatu dute, maila oso emanez, eurak duten maila, lan bikaina egiten ari dira", adierazi dute eskolako arduradunek.
Oiartzungoarekin amaitutzat eman dute liga, eta sail bakoitzeko onenek Euskal Herriko Gazte mailako Aurresku Txapelketarako txartela eskuratu dute. A eta B sailekoek maiatzaren 15ean jokatuko dute finala, Errenteria-Oreretan, eta D sailekoek berriz, maiatzaren 14an, Legazpin.
• Bakarlarien jaialdia, maiatzaren 27an
Aurresku txapelketetan aritu diren Inazio Bereziartua eskolako dantzariek Bakarlarien Jaialdia izeneko dantza erakustaldia emango dute maiatzaren 27an,barikua, Kalegoen plazan (19:30). "Aukera ederra izango da dantzari gazte hauek bakarka dantza egiten ikusteko", aurreratu dute.
∞Lotura duten albisteak:
- Inazio Bereziartuako dantzariak Lezoko Aurresku Txapelketan egindako lanarekin gustura (2022-04-11)
- Maila ona eman dute Inazio Bereziartuakoek Elgoibarko Aurresku Txapelketan (2022-03-14)
- Inazio Bereziartua eskolako bost dantzarik hartuko dute parte Elgoibarko Aurresku Txapelketan (2022-03-09)
- Aurresku Ligako bigarren jardunaldian lehiatu ziren Elgoibarko lau dantzari Villabonan (2022-02-15)
- Elgoibarko dantzariek Legazpin hasi dute aurresku txapelketako liga (2022-01-31)
- Eneko Etxanizek irabazi du Elgoibarren jokatu duten Aurresku Txapelketa, bere mailakoetan (2021-05-10)