Buruhandi berriek ezagutu dituzte herriko kaleak

Barren.eus 2022ko api. 30a, 20:08

Elgoibarko kaleetan elkar ezagutzeko aukera izan dute lau erraldoi berriek eta umeek.

Umeek ezagutzen dituzte Tartalo, Mari, Basajaun eta Basandere buruhandiak, azken bi urteetan ospatu ez diren San Bartolome jaien harira antolatu dituzten erakusketetan ikusita, baina pandemiaren ondorioz, buruhandi hauek ez dira gaur arte kalera irten.

Hainbat zalantza argitu dituzte gaurkoan umeek. Buruhandi berriek bizkor antxitxika egiten duten edo gogor jotzen duten jakin nahi baitzuten, eta baita umeak joteko ze erreminta erabili behar zuten ere. Bastoi itxurako goma-aparrezko tresna batekin jo dituzte.
Jendetza ibili da dultzaineroen doinuek girotuta egin duten erraldoien, buruhandien eta zezenzikleten kalejiran.

ARGAZKI-BILDUMA: Erraldoien eta buruhandien kalejira.

2022 04 30 lau buruhandi berriak estreinaldia elgoibar BARREN

2022 04 30 buruhandi berriak elgoibar barren

2022 04 30 buruhandi berriak estreinaldia elgoibar erraldoiak BARREN

2022 04 30 buruhandi berriak estreinaldia elgoibar BARREN jendea

2022 04 30 buruhandi berriak estreinaldia elgoibar BARREN

∞Lotura duten albisteak: