Manga marrazteko tailerra emango du Sara Basurtok

Barren.eus 2022ko api. 28a, 17:56

Sara Basurtok (Elgoibar, 2002) manga estiloko pertsonaiak marrazten ikasteko tailerra emango du.

Sorkuntza eta Diseinua ikasten ari da Sara Basurto, eta ikasketa horien barruan ilustrazioa da espezializazioetako bat. Anatomian oinarrituko du saioa, eta Japoniako manga komikietako pertsonaiak marrazteko teknika eta koloreak irakatsiko ditu.

Gotzon Garate Udal Liburutegiak antolatu duen tailerra maiatzaren 4an izango da, 17:00etatik 20:00etara, liburutegian.

Parte hartzeko izena eman behar da. Horretarako liburutegia@elgoibar.eus helbidera idatzi edota 943 743 525 / 688 710 138 telefono zenbakietara deitu behar da.

2022 04 28 manga tailerra kartela liburutegi sarrera