Arteterapia tailerra eskainiko dute ekainean eta uztailean Mendaroko Lagun Betikoak jubilatuen egoitzan

Barren.eus 2022ko apirilaren 28a

Geuk Berdintasun Aholkularitzak arteterapia tailerra emango du Mendaroko Lagun Betikoak jubilatuen egoitzan ekainean eta uztailean zehar.

Izena emateko bide bide daude: Mendaroko Udalean edota gizartekintza@mendaro.eus edo erregistroa@mendaro.eus helbidera mezua idatzita

Ekainaren 1ean, 8an, 15ean, 22an eta 29an, eta uztailaren 6an izango dira saioak, denak asteazkenetan eta 10:30etik 12:00etara. Tailerra elebitan izango da. Izena emateko epea zabalik dago, eta bi bide daude horretarako: Mendaroko udaletxera joanda, edota posta elektronikoz, gizartekintza@mendaro.eus edo erregistroa@mendaro.eus helbidera idatzita.

2022 04 28 arteterapia mendaro kartela