Eneko Etxaniz dantzaria Maraca Diabloren "Huts" bideoklipeko protagonista

Barren.eus 2022ko api. 26a, 15:12

Maraca Diablo musika taldeak 'Huts' izeneko abestiaren bideoklipa kaleratu du, eta taldekideekin batera Eneko Etxaniz dantzari elgoibartarra da The Death Team-ek ekoitzi duen ikusentzunezko laneko protagonista.

Aurresku txapelketetan nabarmendu den Eneko Etxaniz dantzariak bestelako dantza estiloetara ere primeran moldatzen dela erakutsi du Maraca Diabloren 'Huts' bideoklipean.

Maraca Diablo taldeak joan den apirilaren 22an aurkeztu zuen disko berria, aurrez ‘Urtaroak’ aurrerapen kanta eta 'Dies Irae' kantaren bideoklipa zabaldu bazituzten ere (ikus BARREN aldizkarian argitaratutako 'Maraca Diablo, pandemiak biziz berritua' erreportajea). 'Huts' abestia da diskoko lehen abestia. Ikus hemen bideoklipa: