Mendaroko Ameikutz Musika Eskolak urteko batzar orokorra egingo du apirilaren 28an

Barren.eus 2022ko api. 19a, 13:24

 

Ameikutz Musika Eskolako idazkaritzatik egin dute deia, eta batzar orokorrerako gai-zerrenda ere zabaldu dute. Honakoak izango dira puntu nagusiak: guraso batzordearen osaketa, musika eskolako langileak, 2020-2021. ikastuarteari dagozkion diru-kontuak, ikasle kopurua, barne antolaketa eta jaialdiak. Bukaeran, galdera-erantzunetarako tartea ere egongo da.