Elgoibarko Eguberrietako bertso saioko bertsoaldi onenak ikusgai bertsoa.eus-en

Barren.eus 2016ko urt. 7a, 10:51

Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak antolatuta joan den abenduaren 28an Herriko Antzokian eskaini zuten bertso saioko unerik aipagarrienak bertsoa.eus webgunean jarri dituzte ikusgai.

Alaia Martin, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Miren Amuriza eta Jon Maia aritu ziren bertsotan Eguberrietako bertso saioan, eta Uxue Alberdi elgoibartarrak jarri zizkien gaiak. Herriko Antzokia bete egin zen eta ia 400 bertsozaleren aurrean aritu ziren kantuan. Bertsolariek eurek saioaren amaieran aipatu zutenez, gustura geratu ziren egindako lanaz. 

Saioko bertsoaldi onenak jarri ditu sarean bertsoa.eus-ek. 

2015 12 28 bertso saioa elgoibarkoizarra egana3

2015 12 28 bertso saioa elgoibarkoizarra maialen

2015 12 28 bertso saioa elgoibarkoizarra uxue2

2015 12 28 bertso saioa elgoibarkoizarra maialen3

2015 12 28 bertso saioa elgoibarkoizarra egana

2015 12 28 bertso saioa elgoibarkoizarra3

2015 12 28 bertso saioa elgoibarkoizarra martin

2015 12 28 bertso saioa elgoibarkoizarra eserita