‘Oporretan irakurri’ argazki lehiaketa martxan da

Barren.eus 2022ko api. 11a, 11:03

Gotzon Garate Udal Liburutegiak 'Oporretan irakurri' izeneko argazki lehiaketa antolatu du. Adin guztietako herritarrek hartu dezakete parte, eta saria tablet bat izango da.

 

Argazkiak apirilaren 29rako entregatu behar dira Elgoibarko liburutegian, emailez (liburutegia@elgoibar.eus) edo watsappez (688 710 138). Jokin Martinezek eta Manu Sanchezek osatuko dute epaimahaia.

Horrez gain, erabilitako liburuen azoka jarri dute liburutegiko arduradunek, Aita Agirre kulturguneko sarreran.

2022 04 11 oporretan irakurri lehiaketa