Errosarioko amabirjinaren irudiaren azpian dagoen horman ari da irudia margotzen, pintura plastikoa erabiliz. Haritz dantza taldeko kideak ageri dira horma-irudian, urrian dantzatzen duten Errosarioko Ama Birjinaren ezpata dantzako une batean. Astelehenenean hasi zen irudia margotu ahal izateko horma zati hori prestatzen, eta margolana datorren asteko martitzenerako edo bukatzea espero du, eguraldiaren arabera. Lana bukatu gabe dagoen arren, orain artekoa herritarren gustukoa izaten ari dela azaldu du artista azkoitiarrak, laudorio mordoxka jasotzen ari baita. Argazkiok atetatzeko unean ere egiaztatu ahal izan dugu, herritar batek baino gehiagok esan baitio "oso polita" geratzen ari zaiola.
Udane Juaristik (Azkoitia, 1985) koadroak eta muralak egiten ditu. Bere herrian, Azkoitiko herriaren sorreraren 700. urteurrena irudikatzen duen mural ikusgarria margotu zuen iaz, baina munduko hainbat txokotan margotu ditu horma irudiak, eta munduko 100 muralik onenen artean ere aukeratu zuten Juaristik Oviedon eginiko mural bat (ikus hemen). Oviedoko Parees Fest jaialdian margotu zuen Oviedoko Rosales kalean dagoen irudia, eta 2019ko horma irudi azpimarragarrienen zerrendan sartu zuen Street Art-ek, kaleko arteari buruzko eskoziar webguneak.
Udane Juaristiren lanak bere webgunean (www.udatxo.com) edo instagramean ikus ditzakezue.