'Eman arnasa planetari, erretzeak kutsatzen du' argazki-lehiaketa abiatu du Debabarreneko ESIk

Barren.eus 2022ko api. 8a, 10:13

 "Erretzeari uztea erabaki osasungarriena da norberarentzat eta ingurumenarentzat. Zigarrokin bat ingurune natural batean uzteak, azkenean, ekosistemen osasunean eragiten du, eta, beraz, gizaki guztien osasunean". Zigarrokinak ematen dutena baino suntsitzaileagoak direla azpimarratzen dute ekimen honen sustatzaileek, eta datu bat eman dute: zigarrokin bakoitzak 8-10 litro itsasoko ur kutsa ditzakeela, eta ura geza bada, 50 bat litro. Eta kalte hori itsasoko faunak eta florak zuzenean pairatzen dutela azaldu dute. 

Gaur abiarazi dute lehiaketa eta maiatzaren 15a arteko epea egongo da argazkiak aurkezteko, maiatzaren 15a barne. 
 
Beste gauza bat: saria 150€-ko txekea izango da, irabazlearen udalerriko merkatarien elkartearen bitartez gastatzeko. Irabazlea Debabarrena eskualdetik kanpo bizi bada, txekea Debabarreneko udalerrietako batean ere gastatuko da.