Giro onean ospatu zuten Hamaikasax saxofoi jotzaileen bigarren lehiaketa

Barren.eus 2022ko api. 6a, 15:01

Hamaikasax saxofoi jotzaile gazteen lehiaketa izan zen asteburuan Inazio Bereziartua musika eskolan, eta arduradunek esandakoaren arabera, giro onean joan zen.

Nafarroako Goi-mailako Kontserbatorioko ikasleen kontzertua ere “oso polita” izan zela nabarmendu dute, eta saxofoizaleek izugarri gozatu zutela gaineratu dute. Elgoibarko saxofoi jotzaileak finalera iritsi ez baziren ere, maila ona erakutsi zutela jakinarazi dute arduradunek. Elaia Etxaniz, Unai Aizpurua eta Aimar Vigara izan ziren Inazio Bereziartuako ordezkariak. Elgoibarko Udal Musika Bandak Herriko Antzokian eman zuen kontzertuan egin zuten lehiaketako sari banaketa ekitaldia. Miguel Angel Lorente (Musikene) eta Nahikari Oloriz Maya (Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioa) irakasleek eta Haizea Huegun Durán konposatzaileak osatu zuten epaimahaia. Finalera sailkatu ziren saxofoi jotzaileek jo behar izan zuten  'Ametsak' piezaren sortzailea da Haizea Huegun epaimahaikidea.

Hauek izan dira saridunak:
B maila: 1. saria: Alex Butron Ollo (Iruñea). Saxofoirako produktu sorta bat irabazi du.
A maila:
  1. saria: Pablo Mira Rico (Alicante). 600 euro saxoantzako Selmer eta Vandoren produktuetan, 2023ko Hamaikasax ikastaroan matrikula doan eta Elgoibarko Udal Musika Bandarekin kontzertu bat bakarlari gisa irabazi ditu.
  2. saria: Mafalda Maia (Oporto). 300 euro saxoantzako Selmer eta Vandoren produktuetan irabazi ditu.
  3. saria: Ilia Pelayo (Kantabria). 150 euro saxoantzako Selmer eta Vandoren produktuetan.

*Argazkiak: Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskola

2022 04 03 hamaikasax saxofoia lehiaketa joten 2 inazio bereziartua

2022 04 03 hamaikasax saxofoia lehiaketa joten 3 inazio bereziartua

2022 04 03 hamaikasax saxofoia lehiaketa joten gaztetxoa inazio bereziartua

2022 04 03 hamaikasax saxofoia lehiaketa epaimahaikideak inazio bereziartua

2022 04 03 hamaikasax saxofoia lehiaketa joten 1 inazio bereziartua

2022 04 03 hamaikasax elgoibarko partaideak

2022 04 03 hamaikasax saxofoia lehiaketa saribanaketa diploma inazio bereziartua

2022 04 03 hamaikasax saxofoia lehiaketa saribanaketa inazio bereziartua

2022 04 03 hamaikasax saxofoia lehiaketa danak inazio bereziartua

∞Lotura duten albisteak: