Buruhandi berriak apirilaren 30ean irtengo dira kalera estreinakoz

Barren.eus 2022ko mar. 31a, 10:03

Pandemia dela eta oraindik ez dituzte kalera atera Elgoibarko Udalak erosi dituen lau buruhandi berriak: Basajaun, Basandere, Tartalo eta Mari. Umeek ezagutzen dituzte, gertutik ikusteko aukera izan baitute azken bi urteetan ospatu ez diren San Bartolome jaien harira Udalak antolatu zituen erraldoien eta buruhandien erakusketetan. Datorren apirilaren 30ean ezagutuko dute, baina, bizia nola hartzen duten, azkarrak ala motelak diren, eta gogor joten duten. Egun horretan dira irtetzekoak estreinakoz kalera. Erraldoiak eta Buruhandiak eta zezenzikletak kalejiran irtengo dira Kalebarren plazatik, 17:30ean, eta Lekueder plaza buruhandirik gabeko gunea izango da.

 • Apirileko kultur agenda
Elgoibarko Udalak argitaratu du apirilerako prestatu duen kultur agenda. Hona apirilerako promagrazioa -PDF-

 

2022 03 24 buruhandiak aita agirren elgoibar BARREN 1