'Dies Irae' da Maraca Diabloren azken lanaren aurrerapena

Barren.eus 2022ko mar. 29a, 09:57

Maraca Diablo musika taldeak apirilaren 22an kaleratuko duen lan berriaren aurrerapena zabaldu du, "Dies Irae" abestiaren bideoklipa.

"Hemen duzue diska berriaren aurrerapen bideoklipa, Dies Irae, ikusi, entzun, gozatu eta zabaldu!", azaldu du taldeak. A.F. Schepperdek eginiko bideoa dela zehaztu dute.

Maraca Diablok apirilaren 22an argitaratuko ditu lan berriaren CDa eta diska digitala, eta biniloan ere ateratzeko asmoa dute, ekainaren hasierarako.

Ikus hemen Dies Irae abesiaren bideoklipa: