Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 12 28 hiriaskoberebaitan zuzenekoaLiteratura, argazkigintza, musika eta antzerkia nahasten dituen ikuskizuna da, "hiria" kontzeptua ardatz bezala hartuta, ezkutuan dauden istorioak azalarazten dituena. (bideoa dauka)

Hiri asko bere baitan argazki- eta bideo-proiekzioak, abestiak eta antzerkia nahasten dituen diziplina anitzeko ikuskizuna da, ikusleei unibertso bisual, literario eta soinudun berezian murgiltzeko aukera eskaintzen diena. Elgoibarren bertan estreinatu zen aurtengo otsailaren 15ean, eta Donostia, Bilbo eta Bergaran izan ostean, bueltan dator herrira. Ilunpe tabernan eskainiko dute, 2016ko urtarrilaren 3an (domeka), 19:00etan, doan.
Unai Villena elgoibartarraren hitzak, Asier Olabarrieta bilbotarraren abestiak eta Aitor Gomez andoaindarraren argazkiak oinarrian harturik, Asier bera, Aitzol Mujika eta Andoni Alonso musikariak eta Kepa Errasti aktorea biltzen ditu taula gainean zuzeneko emanaldiak.
Horrez gain, Hiri asko bere baitan argazki-erakusketa ere ikusgai egongo da Ilunpe tabernan bertan, urtarrilaren 3tik 17ra bitartean.

Zuzeneko ikuskizunaren aurrerapen bideoa:

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza