Aitor Etxeberria margolari mendaroarraren erakusketa, Donibane Lohitzunen

Barren.eus 2022ko mar. 24a, 14:15

Aitor Etxeberria Mendaroko margolariaren erakusketa inauguratuko dute barikuan, martxoaren 25an, Donibane Lohitzunen.

2020ko Adour-Bidasoa margo lehiaketan epaimahaiaren sari berezia eskuratu zuen mendaroarrak 'Morphosis' lanarekin, eta sari haren harira antolatu dute orain erakusketa. 60 margolarik baino gehiagok hartu zuten parte, eta sari nagusia Jean Claude Juliette 'Juliet June' margolari donibane lohizunarrak eskuratu zuen, 'Glamping' lanagatik. Bi artista hauen obra jarriko dute orain jendaurrean, Donibane Lohitzuneko Dukontenia etxean.

2022 03 23 erakusketa aitor etxeberria donibane lohitzune

∞Lotura duten albisteak: