Udal Musika Bandaren kontzertua izango da domekan

Barren.eus 2022ko mar. 15a, 16:31

Udal Musika Bandak martxoaren 20an, kontzertua emango du Elgoibarko Herriko Antzokian. 

Urteko lehen kontzertua emango du Udal Musika Bandak, urtarrilekoak eta otsailekoak bertan behera laga eta gero. Jendaurrean joan den abenduaren 24an jo zuten azkenengoz zuzenean.

Gorka Mujikaren zuzendaritzapean honako piezak joko dituzte martxoko kontzertuan: De Romaxe a Frangueira (R. Groba); Variaciones de un tiempo pasado (E. Moreno); Mont Saint Michel (David Rivas); Kontzejupe (Juan Cordero); eta The star of dreams (Robert W. Smith). Bi piezatan Garikoitz Mendizabal txistularia arituko da bakarlari lanetan.

12:30ean hasiko da emanaldia.