Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 12 18 jaiotza parrokiakoa inaug botoiaMartxan da Elgojaiotza taldeak urtero jartzen duen Parrokiako Jaiotza ikusgarria. Joan den barixakuan inauguratu zuten eta zapatuan zabaldu zituen ateak bisitarientzat. Jaiotzak dituen berrikuntzez gainera, bisitarien segurtasuna bermatzeko hartu dituzten neurriak nabarmendu dituzte Elgojaiotza taldeko kideek.

Benantzio Otaegi Elgoibarko parrokoaren bedeinkapena jaso ostean, Elgoibarko alkate Ane Beitiak izan zuten Parrokiako Jaiotza mekanikoari bizia eman zion botoiari emateko ohorea. 40 metro koadroko neurria du jaiotzak, eta 30 figuratik gora ikusi ahal izango dira mugimenduan.

Urtero legez, berrikuntzak ere badaude, besteak beste, lakuaren ondoan jarri duten itsasargidun dorrea, laku beraren ondoan dagoen kaia, arrainen salmentarako lonja eta ontziola, eta, sardinak arrantzatzen diharduen ontzitxoa ur gainean. Jaiotzako beste muturrean detailez beteriko fatxada egin dute garbitzaileak lanean ari diren lekuan. Ur jausiaren ondoan, berriz, zerrategi hidraulikoa eraiki dute, ur jausiko ur emaria kanalizatzearen ondorioz funtzionatzen duena. Aurrekoez gainera, beste hainbat aldaketa eta hobekuntza txiki egin dituzte: bide eta pertsonaien jantzi berriak, oilategia, e.a.

•Bisitarien segurtasuna

Iaz hasitako bidetik, bisitarien segurtasuna hobetu eta bermatzeko hainbat neurri hartu dituzte aurten Elgojaiotzakoek. Suaren kontrako oihalak eta pintura erabili dituzte, suaren kontrako alarmak eta larrialdietarako argiteria instalatu eta hiru ke-detektagailu jarri dituzte, besteak beste. “Parrokiako txoko honetatik urtero milaka bisitari pasatzen direla kontutan izanik, erantzukizunez jokatu behar dugu. Bisitarien bizitza, jaiotzaren balioa eta parrokiaren eraikina babestu nahi ditugu. Zero arriskua ez da existitzen, baina gure aldetik autobabesa sustatu nahi izan dugu. Horregatik azken urteetako esfortzua segurtasun arloan. Edukiera edo aforo kontrolak sortze dizkieten eragozpenen aurrean bisitariek izandako jarrera bereziki eskertu nahi dugu”, adierazi zuten Elgojaiotzako kideek jaiotzaren inaugurazio ekitaldian. “Orain arte ez da inoiz ezer gertatu eta halaxe jarraitu nahi dugu”, gaineratu zuten.

  • Bisita ordutegia: Astelehenetik barixakura, 17:30etik 20:30era, eta zapatu eta jaiegunetan (10:30-13:30 / 17:30-20:30) bisitatu daiteke Parrokiako Jaiotza. San Anton egunera arte egongo da zabalik, urtarrilaren 17ra arte, alegia.

2015 12 18 jaiotza parrokiakoa inaug

2015 12 18 jaiotza parrokiakoa inaug gorria

2015 12 18 jaiotza parrokiakoa inaug1

2015 12 18 jaiotza parrokiakoa inaug faroa2

2015 12 18 jaiotza parrokiakoa inaug faroa

2015 12 18 jaiotza parrokiakoa inaug orokor

 

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza