Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 03 09 2021 05 08 aurresku txapelketa elgoibar uxue JR cabreraElgoibarko Herriko Antzokia izango du eszenatoki gazte mailako gipuzkoar erako aurresku txapelketako hurrengo saioak, domekan, martxoaren 13an.

13,14 eta 15 urtekoek 'Betronio haundia' eta 'Desafioa' dantzatuko dituzte eta 10, 11 eta 12 urtekoek 'Hondarribia haundia' eta 'Segurako zortziko zaharra'. Elgoibar eta Mendaroko dantzariek ere hartuko dute parte txapelketan: Malen Galarraga, Nerea Galindo, Duna Santos, Irene Toledano eta Elaia Etxaniz. Antolatzaileek txapelketa ikustera eta dantzariak animatzera gonbidatu dituzte herritarrak. Iaz Inazio Bereziartuako dantzari batek, Eneko Etxanizek, lortu zuen irabazlearen txapela herritarren aurrean.

  • 11:00etan hasiko da txapelketa, domekan, martxoaren 13an.

Gazte mailako gipuzkoar erako aurresku txapelketaren laugarren edizioak bost jardunaldi ditu, eta hirugarrengoa izango da Elgoibarkoa, Legazpin eta Villabonan jokatutako txapelketren ondotik. Elgoibarkoaren ondoren etorriko dira Oiartzunekoa (martxoak 27) eta Lezokoa (apirilak 9). Dantzariek ez dute jardunaldi guztietan dantza egitren, hirutan baizik, eta hori zozketa bidez erabakitzen dute antolatzaileek. Hala, hiru saio horietan puntu gehien batzen dituzten dantzariak sailkatuko dira finalerako. Legazpin eta Errenterian jokatuko dituzte adin tarte bakoitzeko finalak, maiatzaren 14an eta 15ean.

 2022 03 09 2021 05 08 aurresku txapelketa elgoibar herrikoantzokia 1

∞Lotura duten albisteak:

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza