Ivan Morales eta Gaizka Trinidad gailendu dira Euskal Herriko Mus Txapelketaren Elgoibarko kanporaketan

Barren.eus 2022ko mar. 7a, 10:55

Euskal Herriko XIII. Mus Txapelketako kanporaketa jokatu zuten zapatuan Tantaka tabernan eta bi bikote elgoibartar sailkatu dira Gipuzkoako txapelketarako. Mendaron datorren zapatuan jokatuko dute kanporaketa.

Hamahiru bikote lehiatu ziren Elgoibarko kanporaketan eta Ivan Morales eta Gaizka Trinidad gailendu ziren. Zigor Bengoetxeak eta Ibon Villanuevak osatutako bikotea gelditu zen txapeldunorde. Bengoetxeak eta Villanuevak irabazi zituzten 2017ko eta 2019ko Elgoibarko kanporaketak. Hortaz, bi bikote hauek sailkatu dira Seguran jokatuko duten Gipuzkoako finalerako. Herrialdeko kanporaketak martxoaren 26an eta 27an jokatuko dituzte zazpi probintzietan, eta final handia, apirilaren 9an, Baigorrin (Behe Nafarroa).

Hamahirugarren aldiz antolatu dute aurten zazpi herrialdeetako muslariak biltzen dituen nazio txapelketa. Herriz herri jokatutako partidak oinarritzat hartu, eta Euskal Herriko mus txapelketa ehuntzen hasi zen Euskal Herriko Mus Federazioa 2009an.

 • Mendaroko kanporaketa, martxoaren 12an
Mendaron datorren zapatuan, martxoaren 12an, jokatuko dute Euskal Herriko Mus Txapelketaren kanporaketa. Aitz Beltz tabernan izango da, 16:00etan hasita. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu parte hartzeko. Aitz Beltz bertan eman behar da izena.

2022 03 05 EH mus txapelketa elgoibar tantaka finalistak

2022 03 05 EH mus txapelketa elgoibar tantaka 1

2022 03 05 EH mus txapelketa elgoibar tantaka 6

2022 03 05 EH mus txapelketa elgoibar tantaka 2

2022 03 05 EH mus txapelketa elgoibar tantaka finala

2022 03 05 EH mus txapelketa elgoibar tantaka 5

2022 03 05 EH mus txapelketa elgoibar tantaka 4

2022 03 05 EH mus txapelketa elgoibar tantaka 3

∞Lotura duten albisteak: