Zumarragako musika bandak kontzertua emango du, martxoaren 6an, Zelai Arizti aretoan 13:00etan eta Iñigo Cearsolok zuzenduko du. (ikus egitaraua)
Luis Orduñak (Barañain, 1980) Zumarragako Musika Bandako zuzendari izateari laga zion Gasteizkoa zuzentzeko, eta harrezgero zuzendari bila dabil Zumarragako Musika Banda; eta, aukeraketa prozesu bitxia jarri dute abian: Zuzendari izateko galbaea pasa duten lau hautagaiek kontzertu bana eman beharko dute bandarekin eta musikariek erabakiko dute zeinekin geratu, euren botoekin. Iñigo Cearsolo Aranberri elgoibartarra da hautagaietako bat. Gainerako hiru hautagaiak dira Aitor Biain oñatiarra, Ane Legarreta galdakoztarra eta Arkaitz Mendoza donostiarra. Biainek eta Mendozak zuzendu dute dagoeneko Zumarragako banda, eta Cearsolo izango da hirugarrengoa. Joan den urtarrilaren 14an hasi zen domekan emango duten kontzertua bandarekin prestatzen. Ane Legarretak zuzenduko duen laugarren eta azken kontzertua uztailaren hasieran izango da, Santa Isabel jaietan.
Zumarragako banda zuzendu nahi duten lau musikariek curriculum bikainak dituzte, -lauek zuzendaritza ikasketak egin dituzte eta hainbat banda zuzendu dituzte-, baina bandaren curriculuma ere aintzat hartzekoa da. Musika talde hau 1860ko hamarkadan sortu zuten, txaranga bezala. 1880ko uztailean banda izatera pasa zen, Zumarragako Udalaren babespean. Lehen zuzendaria Juan Leturia izan zen. Herritik kanpoko lehen emanaldia 1896an egin zuen. 2019an bandak 150. urteurrena ospatu zuen.
∞ Lotura duten albisteak:
- Iñigo Cearsolo da Zumarragako bandako zuzendari izateko hautagaietako bat (2020-10-15)
- Iñigo Cearsolok Getariako musika banda zuzenduko du domekan (2019-04-25)
- Debabarreneko Orkestra Sinfonikoa zuzenduko du Iñigo Zearsolok Herriko Antzokian (2018-04-27)
- Elgoibarren ere aurkeztu zuten Debabarreneko Orfeoia (2017-03-09)