Sustrai Akordeoi Taldearen musika saioa entzuteko aukera izango da bihar, martxoaren 5ean, Herriko Antzokian.
Martxoko kultur egitaraua abian da eta asteburu honetako lehen ekitaldia Sustrai Akordeoi Taldearen kontzertua da. Emakumeen egunaren harira Haizeak antolatutako emanaldia bihar, martxoaren 5ean, 12:30an izango da Herriko Antzokian eta kontzerturako sarrera doakoa izango da.
Emakumez osatutako Sustrai Taldearen helburua lehengo sustraietara itzultzea izan zen bere sorreran; hau da, akordeoia berreskuratzea eta musika tresna hori jotzen gozatzea. Taldea sortuta badago ere, ateak zabalik ditu parte hartu nahi duen beste edozeinentzat.
∞Lotura duten albisteak: