Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

 

2022 02 26 inauteriak1

Itzuli dira kolorea eta festa Elgoibarko kaleetara. Bi urtez kaleak hutsik eta isilik egon dira, baina bukatu da egoera hori, eta atzokoa izan zen horren erakusle. Jendea gogotsu zegoen, festarako gogoa zeukaten eta hala erakutsi zuten atzo kalean mozorrotuta ibili ziren guztiek.

 Eguerdi aldean hasi zen jendea kalera irteten. Umeak eta familiak gehienbat ordu horretan, baina gazte koadrilak ere ikus zitezkeen. Ez ziren falta izan sorginak, piratak, punkiak, hippiak, mimoak... denetariko animaliek ere hartu zituzten kaleak, eta izan zen Covid-19aren pandemia gogora ekarri zuen koadrillarik ere. Ospitalea irudikatu zuen koadrilla batek, txertoak eman eta PCR probak egiten zituzten gunea, ohe eta guzti. 

Arratsaldean iritsi zen benetako festa. Erraldoi eta buruhandiek hartu zituzten kaleak, ume eta gazteen gozamenerako. Eta ondoren, Mauxitxa txaranga. Txiki Eguna zirudien Errosario kaleak, eta txarangak zailtasunak izan zituen aurrera egiteko, han batu zen jendetzaren ondorioz. Pozik musikariak eta pozik herritarrak. Denek dantzatu zuten Mauxitxaren doinuen erritmora. 

Aspaldian ikusten ez zen Elgoibar izan zen atzokoa. Argazki albumean dituzue irudiak. 

ARGAZKI ALBUMA: Inauteriak 2022 Elgoibarren

 

2022 02 26 inauteriak elgoibar BARREN mimoak

2022 02 26 inauteriak elgoibar BARREN rockeroak

2022 02 26 inauteriak elgoibar BARREN rock

2022 02 26 inauteriak elgoibar BARREN zirkua

2022 02 26 inauteriak elgoibar BARREN suediarrak

2022 02 26 inauteriak elgoibar BARREN langile

2022 02 26 inauteriak elgoibar BARREN erizain plazan

2022 02 26 inauteriak elgoibar BARREN dragoi

Argazki lehiaketa

2022 Argazki Lehiaketa

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza