Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

 2018 10 25 julian zabaleta yulen elgoibar eibarko etxian sarreran barrenJulen Zabaleta 'Yulen' marrazkilaria hil da, 101 urterekin.

1921eko otsailaren 14an jaio zen Julen Zabaleta Barrenetxea San Bartolome kalean. Sasoi batean Sallobente-Ermuaran auzoko Musillo baserrian ere bizi izan zen, eta auzoko eskolara joaten zen Julen. Aita Agirre eskolan jarraitu zuen lehen hezkuntza ikasten, eta lanbide heziketa ikasketak ere bertan egin zituen. Bernardo Ezenarro izan zuen marrazketa artistiko eta lineal ikasgaian irakasle, eta haren lekua hartu zuen ondoren Julenek berak.

Elgoibarko forjetan hasi zen lanean, eta soldadutza amaitu ostean Jose Leon Ziaranekin hasi zen lanean, tornulari. Jarben egin zuen lan ondoren, eta han hasi zen delineatzaile lanetan. Geminisen ere egin zituen urte batzuk, Inca enpresan ere bai eta azkenik Goitin, erretiroa hartu zuen arte. Danobatentzat ere egin zuen lan, baina Goitiko langilea zen.

Marrazteko zaletasuna izan zuen umetatik, eta Euskal Herriko eraikin, festa, pertsonai, paisaje eta bestelakoak marraztu ditu 101 urte hauetan bere lumaz. 7.000 marrazki inguru egin ditu, eta makina bat historialari eta idazleren liburuak ere ilustratu ditu. 2018an Debegesak 'Gure Balioak' saria eman zion, bere bizi luzean sustatu dituen giza balioengatik.

Elgoibarko Udalaren eta herriko historialarien laguntzrekin 'Yulen 100 urte' liburua aurkeztu zuten urtarrilean, Elgoibarren 675. urteurrenaren harira.  Pello Arrieta historialariak idatzi du hitzaurrea, eta liburuaren amaieran jaso dute Julen Zabaletaren biografia.

2022 02 26 2018 10 25 julian zabaleta yulen elgoibar eibarko etxian barren

 

∞Lotura duten albisteak:

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza