11.300 ikusle izan ditu Herriko Antzokiak 2021ean, aurreko urtean baino 3.000 gehiago

Barren.eus 2022ko ots. 24a, 09:53

Elgoibarko Herriko Antzokitik 11.312 ikusle pasatu ziren 2021ean, aurreko urtean baino 3.000 gehiago. Antzezlan eta filme ikusienen berri ere eman du Udaleko Kultura Sailak.

Elgoibarko Herriko Antzokiak 2020an 8.634 ikusle izan zituen guztira eta 2019. urtean, 16.715. Datu hauetan ez dira sartzen urtean zehar elkarteek zein ikastetxeek antolatzen dituzten jaialdietako ikusleak. Horrez gain, kontuan izan behar da pandemia garaiko datuak direla, eta kultur jarduerek gorabehera handiak izan dituztela epealdi horretan. Hori horrela izanik, Udaleko agintariek uste dute Elgoibarko herriak “konpromisoa” erakutsi diola kulturari. Zinea, ikuskizun eszenikoak eta diferituak hartu dituzte kontuan datu hauek ematerako orduan.

2021ean Herriko Antzokian emandako ikuskizunen artean Katxiporretaren Amaren intxaurrak eta Goazen 7ren kontzertua izan dira ikuskizunik jendetsuenak, 372 eta 369 ikusle batuz, hurrenez hurren.
Zinemari dagokionez, Maixabel filma izan da ikusiena 391 ikuslerekin, eta umeen filmetan Los Crodos: una nueva era, 180 ikuslerekin. Antzerkiari dagokionez, berriz, Losers antzezlanak 346 lagun bildu zituen. Azkenik, Udal Musika Bandak bi emanaldi eman zituen 2021ean zehar, eta 426 lagun joan ziren kontzertu horietara.

Arloz arlo, hauek izan dira 2021eko ikusleen datuak:
Zinemari dagokionez:

  • Maixabel: 391 ikusle.
  • Erase una vez en Euskadi: 231 ikusle.
  • El buen patron: 226 ikusle.
  • Umentzako filmerik ikusiena Los Crodos: una nueva era izan zen, 180 ikuslerekin.

Ikuskizun eszenikoei dagokionez:

  • Losers: 346 ikusle.
  • Konpromisoa: 194 ikusle.
  • Futbolistoc (gaztelaniaz): 190 ikusle.

 2022 02 23 herrikoantzokia elgoibar

∞Lotura duten albisteak: