Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 12 16 egutegia2016 danakElgoibarko Udalak 2016ko egutegia osatzeko antolatu duen zortzigarren argazki eta marrazki lehiaketetako sari banaketa ekitaldia egin zuten atzo Kultur Etxean. Egutegiak estimazio handia du herritarren artean eta 3.000 ale banatzen dituzten arren, agortu egin dira azken urteetan. (saritutako argazki guztiak barruan)

Elgoibarko Udalak Ongarri argazkilari elkartearekin lankidetzan antolatu duen argazki lehiaketan 31 herritarrek parte hartu dute, 21 gizonezkok eta 10 emakumek, eta orotara, 146 argazki aurkeztu dituzte. Irabazleek atzo jaso zuten saria, 70 euro saritutako argazki bakoitzeko.

Elgoibarko Udalak 6.000 egutegi txiki banatuko ditu herri osoko postontzietan eta 3.000 egutegi handi elkarte, eskola, erakunde eta abarretan banatuko dituzte. Horretaz gain, egutegi handiak edo txikiak lortu nahi dituzten herritarrek Kultur Etxean eta Arreta Bulegoan dituzte eskura, gaurtik aurrera.

 

Epaimahaiak (Udaleko eta Ongarri elkarteko ordezkariak) 12 argazki aukeratu ditu egutegirako, eta saridunak ondorengoak izan dira:

  • Cristina Lopez (2 argazki sarituak)
  • Oier Ramos 
  • Gurutze Ariznabarreta (3 argazki sarituak)
  • Eulogio Mancebo
  • Miguel Angel Gutierrez 
  • Manuel Sanchez 
  • Antonio Curbelo 
  • Vicente Guinea 
  • Maria Exposito

2015 12 16 egutegia2016 mahaian

2015 12 16 egutegia2016 ikusle

2015 12 16 egutegia2016 umeak

 

Lotura duten albisteak:

 

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza