Otsoen gaineko ipuin dibertigarriak kontatuko ditu Maite Frankok liburutegian

Barren.eus 2022ko ots. 16a, 09:54

Maite Franko ipuin kontalariak ‘Zorte txarreko otsoak’ ipuin kontaketa saioa emango du eguenean, otsailak 17, Gotzon Garate Udal Liburutegian.

Maite Frankok Elgoibarren emango duen saioa Lehen Hezkuntzako lehenengo, bigarren eta hirugarren mailako ikasleentzako saioa dela zehaztu dute antolatzaileek. 17:00etako saioa lehenengo mailakoentzako izango da, eta 17:30ean hasiko dena bigarren zein hirugarren mailakoentzat.

Zorte benetan txarra duten otsoen gorabeherak izango ditu ardatz Zorte txarreko otsoak ipuin-sortak. Ipuin dibertigarriak dira, baina barruan balore interesgarri asko dituztenak: norberaren identitatea, desberdina izatearena, gure beldurrei aurre egitea, aniztasun funtzionala... e.a.

 Sinopsia: "Zorte txarreko dabil Otsoko. Dena gaizki ateratzen zaio. Ez du janaririk aurkitzen, edo aurkitzen duen janariak ziria sartzen dio, ihes eginik; txerriek, antxumeek eta baita Txanogorritxok berak ere hala egin zioten!. Edo bestela Otsoko bera da ihes egiten uzten diena, pena hartuta. Horregatik orain inor ez da haren beldur. Eta hau gutxi balitz, Txanogorritxoren amonak super eskupeta erosi du. Ezin amonatxorik ere jan! Zer egingo ote du gure Otsoko gizajoak hemendik aurrera bizirauteko?”

2022 02 16 maite franko ipuin kontalaria b1 768x1024